viernes, 19 de diciembre de 2014

Lurra

Lurra

Informazioa:

Lurra Eguzkitikako hirugarren planeta da, eguzki-sistemako dentsoena eta bizia duen argizagi ezagun bakarra. Satelite natural bat du, Ilargia. Lurreko biodibertsitate milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik[25]. Bertan 8 milioi espezie baino gehiango bizi dira[26]. Bertan 7.200 milioi gizaki bizi dira, haren biosferaren eta mineralen mende daudenak.
 
Lurraren litosfera hainbat atal zurrunetan banatua dago, plaka tektoniko izenekoak, gainazalean zehar higitzen direnak milioika urtetan. Lurraren gainazalaren %71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontutan hartuta. Lurburuak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin.

Rosetta Zunda


ROSETTA ZUNDA


Informazioa:

Rosetta ESAk sortutako zunda bat da, 2004ko martxoaren 2an espazioratua. Honen helburua 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometaren inguruan orbitatzea da. Zunda honek abiadura handia behar duenez, Lurraren eta Marteren grabitate-indarrez baliatu da 2014an 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometara iristeko, 6.500 miloi km egin ondoren.
Europar Agentzia Espazialak (Alemanian) Rosetta zunda 3,4 km/s abiadurarekin Lurretik urruntzen zen heinean kontaktua mantentzen saiatu zen. Beraz orain arte bertan geratu diren aldaketa guztiak ikertzen egon dira.
Rosetta bi zatitan banatzen da, batetik laginak hartzeko atala eta bestetik lur hartzeko Philae izeneko aparailua. Kometa ikertzeaz gain, zundak, bidean aurkitutako bi asteroide ikertu ditu: (2867) Šteins eta (21) Lutetia. 1.300 milioi euro inguruko kostua izan zuen.

miércoles, 17 de diciembre de 2014